jueves, 28 de febrero de 2013

Green Roofs

Atzo Daniel Rough arkitektoa izan genuen gure Donostiar Goi Arkitektura Tekniko eskolan, ´green roofs'-ei buruzko hitzaldi bat ematen (teilatu berdeak izango litzateke itzulera literala). Egia esan ez nuen gauza handirik espero, kurtso honetan izan dugun beste hitzaildia (erromatar foroari buruzkoa) izaugarri aspergarria iruditu zitzaidalako, eta bereziki gizon hari ez niolako ezer ulertzen. Hala ere, atzoko hitzaldiak ez zuen zerikusirik beste harekin. Atzoko hitzaldia oso interesgarria gertatu zitzaidan, ez bakarrik gaiagatik, zeinari buruz ez nekien praktikoki ezer, baizik eta baita Daniel-en aktitudeagatik. Izan ere, nire ustez, berak bazekien guretzat ez dela ingelesez hitzaldi bat entzutea euskeraz edo gazteleraz entzutea bezain erreza, eta horregatik ahaleginak egiten zituela guk ulertzeko iruditu zitzaidan.





Zirkustantzia horietaz aparte, gaiari buruzko resumen txikitxo bat egingo dut: Gaia landareztutako teilatu nahiz paretei eta bestelako arkitektura sostenibleei buruzkoa zen. Nik ez nekien ezer horiei buruz, eta harrituta geratu nintzen dituzten abantailekin.

Hasteko, esan beharra dago Danielek oso argi utzi zuela horrelako arkitektura tipologiak normalak edo hobeto esanda gaur egun erabilienak baino garestiagoak zirela, baina garestitze hori azken batean konpentsatu egiten dela. Oso garrantzitsua iruditu zitzaidan puntu hori garbi uztea, gehienetan, eta hare gehiago gaur egun, normala den bezala, oso kontuan hartzen baitira kostu ekonomikoak obra bati hari garenean. Horretaz aparte horrelako teilatu eta paretak oso abantaila handiak dituztela jakinarazi zigun: Besteak beste, temperaturaren estabilizazioa, gas kutsatzaileen murriztea, inundazioen prebentzioa, etab.. baino benetan garrantzitsuena (puntu baterarte, bain nire ikuspuntutik oso garrantzitsua) pertsonentzat giro egoki eta lasaia sortzea. Izan ere gizakiok naturalak gara, naturan bizi izan gara betidanik, eta gaur egungo hirietan ia apenas ez dago zona berderik, eta berez gizakiok izugarri atsegin ditugu horrelako zonaldeak.

Danielek landareztatuko bi teilatu mota daudela azaldu zigun, bata teilatu intentsiboa eta beste teilatu extensiboa. Bien arteko ezberdintasunik garrantzitsuena erabilera kopurua da: teilatu extensiboak alfombra baten modukoa den bitartean (horrek ez du adibidez landareak landatzeko aukera ahalbidetzen) teilatu intentsiboak berriz lur kapa oso bat da, zeinak landareak edo nahi dena landatzeko aukera ahalbidetzen duen.


Horretaz gain, materialei dagokionez beste landareztatutako teilatu motak existitzen dira, segun eta non eraikitzen diren. Adibidez, Danielek zioen bezala ez da berdina Txinan edo Vancouveren horrelako teilatu bat eraikitzea. Oso ondo estudiatu behar dira bai klima ezberdinak eta toki bakoitzeko materialak. Izan ere gauza horiek ez baditugu behar bezala kontutan hartzen teilatuek ez funtzionatzeko arriskua dago, eta horrek diru kopuru garrantzitsua ekartzen du konpotzeko.
School of Art and Design
Horrelako teilatuen beste ahalmen bat ezaugarri klimatikoak aldatzekoa da. Esan bezala, teilatu hauek gaur egungo hirietan begetazioa sartzeko helburua dute. Begetazio horrek, dakigunez, fotosintesia egiten du, eta beraz, hirietan oso ugaria den CO2 -a hartu eta O2-an bihurtzen du. Zer ekartzen du horrek? Ba egia esan abantaila pilla bat. Hasteko temperaturak jeitsiarazten dituzte, negutegi efektua gutxitzen duelako; gainera implantatuko lirateken begetazio ezberdin hauek mikroekosistemak sortuko lituzke, animali eta intsektu ezberdinen bizia sustatzeko eta hortaz gaur egun hainbeste urritzen hari den (gure erruagatik) biodibertsitatea berriro ere garatzeko; esan bezala espazio sozialak sortuko lituzke, non jendeak atseden hartzeko aukera lukeen, besteekin hitzegiteko, jolasteko, edota simpleki natura gozatzeko.

Hala ere, abantaila hauek guztiak ez dute esan nahi nahi ta ez leku guztietan horrelako teilatuak eraiki behar direnik. Danielek berak esan zuen badaudela toki batzuk non ez den egokia horrelako teilatuak eraikitzea, nahiz eta urriak izan.

Singapore’s Gardens by the Bay

Aipatu dudan beste abantaila bat euri-urak jaso eta aprobetsatzeko aukera da. Danielek bere proiektu bat jarri zuen adibide bezala (portzierto 10 urtez iraun zuen proiektu bat!!!!! :O). Proiektu hori Berlinen garatu zen (uste dut, ez dut guztiz gogoratzen), eta bertako alkantarillatu-sistema oso zaharra zenez ezin zuten proiektuaren euri-urak sistema horretara eraman. Arrazoi simple horregatik erabaki zuten landareztatutako teilatuak sartzea, euri-ura horiek xurgatzeko eta erabiltzeko, bai teilatuak berak bizirik mantentzeko, bai komunetan erabiltzeko, arropa garbitzeko edota bestelako erabilera batzuetarako. Sistema simplea zen: Euri-urak landareztatutako teilatuetatik filtratu eta eraikinaren barruko deposito bat(zuet)era eramaten zen, eta bertatik eraikineko gune ezberdinetara. Hau ideia bikaina iruditu zitzaidan, kontutan izan gaur egun ura geroz eta garestiagoa dela.

Beste gauza asko kontatu ahalko nuke, baina ez nuke inoiz bukatuko. Bakarrik teilatu mota hauek bikainak iruditzen zaizkitela esatea baino etzait geratzen, eta espero dudala etorkizuneko arkitekturan guztiz txertatuak izatea, arazo asko konponduko bailituzke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario