Ariketaren lehen pausua pertsona horien beharrak aztertzea zen, hau da, bere eguneroko ekintzak edo bizi-modua ikertu eta proiektuan behar ziren espazioak zehaztu. Horrelako diagrama bat egin nuen:
Aukeratu genuen lekuaren marrazki batzuk ere egin behar izan genituen, gutxi-gora behera topografia nolakoa zen erakutsi behar zituztenak.
Hurrgengo pausua etxebizitza bera pentsatzen hastea izan zen. Hasierako ideia eta azken emaitza guztiz ezberdinak dira. Hasieran etxe oso 'komptakuak' egiten nituen. Lehenengoa oktogono batekin hasi zen, eta bertara bi adar bezala sartzen ziren logelak zituen. Horrela geratu zen:
Duda asko nituen.. Juanjori bi minututan erakutsi nion klasean ez zuelako denborarik eman guztiei zuzentzeko eta esan zizana izan zen, alde batetik komunak handiegiak eta gehigizkoak zirela eta dena oso konpaktua egiten nuela, gauzak separatu behar nituela.
Buelta gehiago eman nizkion baina ikusi nuenean alferrik hari nintzela beste forma batekin saiatu nintzen: karratua. jajajj konpaktua baño bueno. egia esan karratuan oinarrituta izan nituen bi ideietako bat gustatzen zitzaidan, arrazoa zen baina ez zegoen gaizki, edo hori uste nuen.
Klasera eraman nituen eta Juanjos azaltzeko eskatu zidan. Esan nuen lehenengo gauza logela guztiak berdinak egin nahi nituela izan zen, niretzat lau pertsona horiek berdinak garelako. Ez da ikusi ditudan beste kasu batzuetan gurasoekin egin dutela. Kasu horietan nik jerarkizazio bat bezala ikusten dut eta gurasoen logela handiagoa egingo nuke seguraski. Bueno gauza da Juanjok berehala esan zizkidala logela guztien artean zeuden diferentziak, eta asko ziren. Sakabanetzo esan zidan berriro. Eta maketako logelak eta moduloak hartu eta modu desordenatu batean jarri zituen. Orduan ulertu nuen pixka bat zer egin behar zen.
Horrela fase ezberdinak izan dituen ideia bat sortu zen: Ideia belardian dagoen bide natural bat ikutu gabe uztea da, eta bide horrek etxera sartzeko bidea markatzeaz gain irteerarako bidea markatzea ere nahi nuen. Azkenean etxea bidearen inguruan hazitako zerbait izango zen.
Simetria ardatz garbi bat du, eta gaur entregan esan dute batzuek simetriak arrazoirik gabe sartu dutela. Nik ere pentsatu dut agian nik ez nuela simetrikoa egin behar.. baina beti ateratzen zaizkit simetrikoak. Ez dakit zergatik, baina gustatzen zait.
Azkenik esatea kurbekin egiteak asko zailtzen duela planoak egiteko lana.. hala ere uste dut pena merezi duela horrelako gauzaren bat egin izana.
















No hay comentarios:
Publicar un comentario