Proiektuak II-ko 2. ariketarako gure hiru irakasleentzat, Koldo, Borja eta Juanjorentzako habitat bat sortzea proposatu zitzaigun. Horretarako gure arkitektura eskolatik gertu dauden hiru enplazamendu ezberdin proposatu zitzaizkigun:
1.Oñati Plaza:
2. Arkitektura eskolako sarrera zaharra:
3. Eskola ondoko eraikin baten bajoak
Hasieran Oñati Plazan pentsatu nuen izango zela tokirik egokiena nire proiektua garatzeko, baina 3. emplazamendua gertutik ikusi nuenean eta haren aukerak aztertu nituenean askoz interesgarriagoa iruditu zitzaizaidan leku hura. Ez da azaltzeko erraza, baina nolabait esateko leku hark erakusten zituen bai muga eta bai espazioen aurre antolaerara egokitzeko eta nolabait nire proposamena garatzea lortzea erronka bat izan litekela pentsatu nuen, eta hortara jarri nintzen.
Argi neukan sarrera ezkerrean egongo zela (argazkiaren zentzuan begiratua), bertara iristen delako eraikinaren alboko albo bat. Horretaz gain ere oso argi nuen hiru logelak berdinak egingo nituela, hiru irakasleak haien artean berdinak direlako eta ez nuelako inolako jerarkizaziorik sortu nahi. Logelak fatxadan jartzea erabaki nuen zonarik argitsuena delako eta lekuko bistak aprobetxatzen dituelako.
Oso proiektu korapilatsua gertatu da ariketa hau. Eraikinaren zati honek hainbat arazo zituen, bereziki argitasunaren aldetik. Izan ere aurreko aldea oso argitsua izan arren atzeko aldea guztiz isolatua geratzen zen luminikoki logelak fatxadan jartzean eta hare gehiago goiko solairua ixtean.
Horrela proiektua argitasunaren inguruko hausnarketan oinarritu nuen eta argitasuna ahalik eta puntu gehienetara iristeko erronka hartu nuen.
Gauzak horrela goiko solairua guztiz estali eta `zuloak`egiten hasi nintzen, horietatik argia sartzen zelarik, behe solairua argiztatuz. Atzeko alde ilunean eskailerak jarri nituen eta bajoen zati nahiko garrantzitsu bat guztiz ahaztuz. Gezurra dirudi nola garatu zen proiektua azken proposamenera iritsi arte.
Borjak segituan bota zizkidan ideia guztiak pikutara (arrazoi osoarekin) eta gauzak berriro planteatu nituen, espazio jarraiagoa eta irekiagoa sortuz, eta zona ilunari beste tratamendu bat emanez. Zenbait aldaketa egin nituen eta berriro klasera joan nintzen Borjari ea zer iruditzen zitzaion jakiteko.
Hobeto zegoela baina oraindik askoz hobeto egon litzatekela eta pentsatzeko esan zidan, eta hori egin nuen.
Proiektua beste modu batean planteatu nuen. Irakasleek hasieratik esan ziguten habitat ´sozial´-´publiko´bat nahi zutela, zeinera lagunak, ikasleak, edota edozein ezagun gonbidatu ahal zituen, baina aldi berean beren pribazitasuna edukitzea ere gustoko dutela. Horrela paraninfoaz gogoratu nintzen, hitzaldiak, klaseak, bilkurak, festak edota bestelako ekintza sozialak egiteko espazioa da, eta haren antzekoa proiektatzea erabaki nuen, etxebizitzaren zona iluna aprobetxatuz.
Horrela etxebizitza bi zatitan banatu nuen, bata zati soziala eta beste zati pribatua edo etxebizitza bera izango litzatekena. Bi zati horiek interkonektatuak daude baina ez daude, aldi berean. zatitu daitezke kortinen bidez edo lotu daitezke, kortinak kendu logikoki. Horretaz gain bi sarrera proposatu nituen, bata hasieran pentsatu nuen tokian eta bestea berriz enplazamenduaren beste muturrean. Era berean bi komun jarri nituen, bata zati pribaturako soilik eta beste bi zatientzarako.
Azkenean bigarren solairuan oso gauza gutxi jarri nituen, sarrera bat eta hiru lantokiak, beste guztia estali gabe utziz eta argia behe solairunaino iritsiz.
Azkenean hau izan zen entregatu nuen proposamena:
Esan behar det, eta badakit ez dagoela ondo nik esatea, baino asko gustatzen zaitela nola geratu zitzaidan behe solairuko oin-planoa, ez dakit zergatik, baino nire ustez aurten egin dudan planorik honenetarikoa dela uste dut.
Joseba Oteiza Arabaolaza