lunes, 24 de junio de 2013

LA BUENA VIDA - IÑAKI ABALOS

La Buena Vida Iñaki Abalos arkitekto donostiarrak idatziriko liburu bat da. Bertan hainbat etxe modernotan zehar murgiltzen gara, euren berezitasunak eta filosofiak ezagutzera. Iñakik etxebizitza hauek nolakoak diren kontatzen digu, habitante imaginario bat erabiliz, etxe bakoitza okupatzeko modu ezberdinetatik haren ohiturak eta bizimodua deskribatuz. Ez ditut denak irakurri baina bai batzuk.

Lehen kapituluan Iñakik Mies Van der Rohe arkitekto alemaniarrak diseinaturiko Casas Patio etxebizitzei buruz hitz egiten digu. Garaiko beste arkitekto batzuek ez bezala, Miesek etxebizitza bakar eta ezberdinak diseinatzen zituen, seriean eraikiko ziren etxeak diseinatu ordez. Gainera Miesek ez zuen etxe tradizionalaren irudian sinisten, eta beste distribuzio mota batzuk bilatzen ditu, irekiagoak eta multifuntzionalagoak. Distribuzio hauek abstrakzioan oinarritzen ziren, objetu eta kiebre ezberdinekin espazioak sortzen zituelarik. Iñakik 'Hiru Patiodun Etxea' deskribatzen du sakonago. Tabike altuek habitantearen pribazitasuna gordetzeko funtzioa dute. Patioek natura ekartzen dute gogora, eta meditazio lekuak bihurtzen dira.  Pertsona bakar batentzako muebleak jarri zituen Miesek. Mueble horiek gainera pentsatuta daude, hau da, haien kokalekua, funtzioa, forma..



Laugarren kapituluak Picassoren etxebizitza du aztergai. Etxe desordenatua, ume batek edukiko lukeen etxebitza bat bezala deskribaten du, zeinean gizarteak ez duen inolako aurreiritzirik ez inolako ideiarik implantatu. Etxebizitzaren barruko objetuek balore pertsonala dute, eta era desordenatu batean kolokatzen dira, baina aldi berean orden txiki batekin.

Bostgarren kapituluan Warholen habitatzeko formari buruz hitz egiten digu Iñakik. Haren ustez, Lofta fabrika bat da. Warholek leku habitagarri batean bihurtzen du, garaiko beharrei erantzungo ziena. Komunak bizitzeko modu bat bezala agertzen dira, non pertsonak espazio berdin bat konpartitzen duten. Emaitza espazioaren kontzeptu berri bat da, non pertsonek habitatzeko forma positiboak deseustatzen dituzten. Espazio desordenatu gisa aurkezten da bizimodu ezberdin eta berriak proposatuz. Ordutegiak zehaztugabeak dira, eta beraz bakoitzaren improbisazioa sustatzen da. Lofta berez sobra bat da, iraganean beste funtzio bat izan zuen espazio baten birziklapena. Bestalde, lofta eta naturaren arteko erlazioa nulua da. Ez daukate inolako erlaziorik, Warholek zihoen berak nahiago zuela hiria natura baino, natura lasaitzeko eta erlaxatzeko tokia zen bitartean hiria berriz lan egiteko tokia dela, eta berak nahiago zuela lan egitea. 


Hirugarren kapituluan bizitzeko forma tradizional eta iraultzailearen arteko ezberdintasunak ikusten ditugu, Iñaki 'Mi Tio' izeneko pelikulan oinarritzen delarik. Etxebizitza baten bi adibide ditugu: tradizionala (Arpel familiarena), eta 'collage' (osobarena). Arpeltarren etxebizitza ordenean oinarritzen da, gaur egun bizitzeko modurik 'normalena'. Egongela barne espazio nagusia da, eta terraza eta lorategia berriz kanpo espazio nagusiak. Espazio horietan familia biltzen da, lagunekin edota beste familiare gehiagorekin batera. Etxe zoriontsua, basoez inguratua, zonalde erresidentzial baten barruan. Honek espazio publikioak sortarazten ditu, zeintzuk hiria sortzen duten. Etxe honetan espazioak nahitazkoak dira eta habitanteak tradizioaren arabera bizi dira. Bestalde, osabaren etxea guztiz ezberdina da. Honek bizimodu autonomo bat eramaten du. Etxebizitza 'collage' bat bezala da. 'Arpel'-en semeak osabaren etxean habitatzeko modu hobea aurkitzen du. Honek esan nahi ahal du batzuetan hona dela tradizioa alde batera uztea eta beste ikuspegi berri batzuk lortzea.


Argi dago habitatzeko modu hauek ezberdinak direla. Baina zein ona eta zein txarra? Nire ustez ez dago hoberik eta txarrenik. Ezberdinak dira eta bakoitzak bere gauza interesgarriak ditu, beste gauza ez hain onak dituen bezalaxe.


Miesen etxebizitzaren ikuspegia oso aproposa iruditzen zait zenbait zentzutan: Izan ere,  bakoitzak, nere ustez, bere izaera, gustu eta ohitura ezberdinak baititugu. Gaur egun oso normalizatua dago etxebizitza enkajonatuaren ideia, osagai hauek dituena dela: sukaldea, komuna, saloia, komedore, logelak, lorategia, etab.. Garbi dago etxebizitza kaja ezberdin eta independiente ezberdinen konbinazio gisa dugula buruan, eta hori da, zehazki, Miesek hautsi nahi duena, kaxa horietako batzuk ezabatuz, kamuflatuz, konbinatuz, etab.. bakoitzak bere gustura noski. Indibidualismoa sustatzen du Miesek nolabait, eta nire ustez puntu baterarte ona izan daiteke, 


Iñakik hirugarren kapituluan egiten duen hausnarketak ere pentsatzera eraman nau. Askotan gertatzen da, nire ustez, pertsona bat etxebizitza batera iristean eta apaintzen hastean oso garbi duela zer gauza mota jarri behar dituen. Esana datorkigu habitatzeko modua zein izan behar der. Tradizioak oso menpe gaitu. Umeak izan daitezke agian tradiziotik askeen daudenak, ez baitute orokorrean aurreiritzirik jaso eta imaginazio oso boteretsua dutelako. Iñakik liburuan dioen bezala, zergatik ez du Arpeltarren semeak bere logela propioa nola habitatu behar duen erabakitzen? Zergatik hazten da logelaren kontzeptu jakin batekin?


Picassoren etxean gertatzen dena oso interesgarria iruditzen zait. Etxebizitza honetan beste bizimodu mota bat aurkezten da. Askorentzat etxe zikina izango litekena seguraski. Hala ere, nik horren motatako etxebizitzak ikusi ditut, ez hain exageratuak baina antzerakoak. Gehienak pertsona gazteena. Habitatzeko era ezberdin bat da. Horrelako etxeetan habitanteek (bat baino gehiago izatekotan), beren intimitate propioa dute, baina ez dago muga guztiz ezarririk. Multzo ezberdinak egon daitezke baina guztiek osatzen dute osotasun bat. Bakoitzaren esparruak habitat ezberdinak izan litezke haien kabuz baina era desordenatuan besteekin nahasten dira. Objetu pertsonal ugari aurki daitezke, bakoitzak oroitzapen eta bizipen batzuekin. 

Warholen Loft-aren ideia ere oso ikuspegi interesgarria iruditzen zait. Honek ere esperimentu bat ematen du. Zer gertatuko litzateke hemen, herrialde honetan, bat-batean horrelako komunetan bizi behar bagina? Zenbat izango ziren horren beldur? Ez da berdina toki guztietan baina nire ustez gaur egungo gizarte honetan gehiegi kostatzen ZAIGU ezezagunekin hitz-egitea, komunikatzea edo inolako kontakturik izatea; asko gustatzen zaigu egoeraren kontrola edukitzea; zein ordu den jakitea; orden jakin bat jarraitzea.. eta horregatik beldurra ematen digute gauza ezezagunek. Nire ustez interesgarria izango litzateke, eta onuragarria horrelako bizitza kolektibo eta komuna sustatzea, batzuk besteengandik ikasteko. Gainera, ez hori bakarrik, Warholek bererabilpena defendatzen du, iraganean funtzio jakin bat zuen espazio bati beste funtzio guztiz ezberdin bat ematea, alegia. Horrela eraikitzen ditu loftak.



Azkenik, esan beharra daukat liburu honen laburpena egitean aurreiritzi hitza hainbestetan erabili izanak harritu egin nauela. Aurten ikasi dut oso lotuak gaudela, nahiz eta ez konturatu, gizarte honek ezartzen digun tradiziora, aurreiritzietara eta ideia zaharretara (eta ez hain zaharretara). Arkitekturan ez ezik, beste gai askotan era ikusten da tradizioak duen influentzia haundia.

Nire ustez garbi dagoena da, bizitza honetan gauzek aurrera egin behar dutela eta ezin direla beti diren bezala izan. Horretarako gizartearen pentsakera irekitzea lortu behar da, gaur egun elkarbizitzeko era 'normala' iruditzen zaiguna tergibesatuz eta gutxinaka beste pentsamendu berri eta freskagarri batera iritsi arte. 


Joseba Oteiza






No hay comentarios:

Publicar un comentario