Ikasturte honetan irakurri behar genuen liburu hau. Bi azken egun hauetan irakurri ondoren liburu interesgarria iruditu zait. Ez engantxatzen duen horietakoa baizik eta irakurtzerakoan gustora sentiarazten dutenetakoa.
Liburu ezberdina da. Narratzaileak edo Perec-k espazioari eta bizitza batean ezagutu daitezken espazioei buruz hausnartzen du. Bere bizitza osoan ezagututako espazio guztiak erabiltzen ditu haren arrazoien oinarri bezala. Puntu hotz batez idatzia dagoela ere esango nuke (batzuetan agertzen zaizkigun enumerazio amaigabeak, adibidez, makina batek idatziak daudela ematen du).
Perec-en munduarekiko ikuspegia nostalgikoa da. Ez du orokorrean jendearengan sinisten eta bizitzan egin beharko lirateken hainbat gauza deskribatzen ditu liburuan zehar. Batik bat espazio ezberdinetan egin beharrekoak. Batzuk proposamen interesgarriak iriditzen zaizkit, azken finean egia baita gizakiok orokorrean espazioarekiko dugun pasibotasuna, zentzu batean. Izan ere, liburuak dioen bezala, beti dakigu non gauden, eskolan, kalean, tabernan, baina erreferentzia 'faltsuak' erabiltzen ditugu gure kokalekua zehazteko. Zergatik oraindik gaur egun gizarteak ez ditu orokorrean latitudeak eta longitudeak kontrolatzen? Zergatik ez dakigu ordua eguzkiaren posizioarekin zehazten?
Horietaz gain ere Perec-ek beste ohitura batzuk proposatzen dizkugu, adibidez, kalean goazen bitartean ikusten dugun guztia papertxo batean idaztea, espazioa ezagutzea, alegia, espazio horretan agertu daitezken objeturik baliogabeenak ere hartuz, espazioa xurgatzea..
Hala ere gehiegizko proposamenak ere badaude, obsesioa burura ekartzen dutenak.
Azkenik, hausnarketa interesgarriak iruditu zaizkidala esan behar dut. Liburuaren bukaeran esaten du perec-ek denborak oroipenak kenduko dizkiola, desagertarazi egingo dituela, eta beraz espazio jakin batek ez dizkiola gauza berdinak transmitituko, gauzak ez direla berdin izango, eta gure gaurko espazioak ez zaizkigula berdin agertuko 10 urte barru. Egia esan nahiz eta pena pixkat eman, aitortu behar dut liburuko hausarketarik hoberena dela uste dudala.