lunes, 28 de enero de 2013

 Nire gela, hainbeste ordu pasatzen ditudan tokia, nere santutegia da, nere emozio, sentimendu eta egoera guzti-guztiak ezagutu eta baita isaltzen dituen bakarra.

Gela simplea da, oin laukizuzena du, alde laburrenetako batean atea eta pareko horman hiru lehio handi ditu. Logelaren zabalera osoan, leihoak dauden horman, mahai jarrai bat dago. Mahaia horren alde bitan bi altavoz handi kokatzen dira, egunero musika entzuteko eta batzuetan dantza egiteko ere erabiltzen ditudanak.
 
Hala ere, mahai horrek ez du sakonera handirik, eta horregatik, irailean lagun baten amak bere marrazketa mahaia eman zidan, ikaragarri handia, arrezkero orduak eta orduak igaro ditut mahai horretan exerita, beste mahaia ezertarako erabiltzen ez dudalarik, pena ere ematen dit.

Marrazketa mahaiaren ondoan 3m zabalera duen armairu handi bat dago, ate korrederekin irekitzen dena, alde batean pertsak zintzilikatzeko barra eta beste aldean berriz baldak.

Azkenik ohea dugu. 2m luze eta eta 1m zabala den ohe handi samarra. Betidanik egin dut lo gutxi (amonak betidanik deitu izan dit gautxori) baina hala ere aurten oraindik ere lo gutxiago egitea posiblea dela ikusi dut.

Horrela, mueble guztien artean hutsune erlatiboki handia geratzen da, eta erabilera ugari eman izan dizkiot: lagunekin pelikulak ikusi, maketen atalak moztu eta pegatu, funky-ko koreografiak ensaiatu…

Horrelakoa da nire gela, ikusten denez oso simple eta normala, baina, hala ere, nere gela da, eta ez nuke beste edozein gelarengatik aldatuko, nire gelak ematen dizkidan konfiantza eta lasaitasuna ez ditudalako beste inonen lortu (nik ere beste tokietan lo egin dudanean nere gelan nagoela pentsatu izan dut, jajajajaj).



Joseba Oteiza Arabaolaza