Gure Proiektuak II irakasgaiko hirugarren eta azken proiektua Trinitate Enparantzan Giza Harremanetarako gune bat sortzea zen, Madrilen ikusitako gune publiko innobadoreak aprobetxatuz. Esan beharra dago, aldez aurretik, aurten egin dugun proiekturik 'zailena', puntu baterarte, izan dela, zenbait arrazoirengatik.
Hasieran, egia esatearren, ez nekien zer egin. Ez neukan batere ideiarik. Otu zitzaidan lehen ideia isla antzeko plataforma kurbo ezberdinak egitea izan zen, plazan zehar nahi zen moduan mugitu ahal zitezkenak.
Hala ere ideia horrek ez zuen aurrera jarraitu. Alde batetik plataforma horiek desmontableak edo nolabait aldagarriak egin nahi nituen baina buruan nituen formek ez zuten batere horretan laguntzen eta horretaz gain benetan erabilgarria izango zen azalera zuen plataforma egitekotan Trinitate Enparantzaraino garraioa zaila izango litzatekelako, alde zaharreko kaleak oso estuak baitira.
Hori guztia alde batera utzi ondoren, elkarrizketa egin nien zenbait pertsonei: amari, arrebari eta zenbait lagunei. Hemen duzue bideoa ikusi nahi baduzue (ez da batere bideo landua, jasotako erantzunak agertzen dira soilik):
http://www.youtube.com/watch?v=Lk9ZI_CFtU0&feature=share&list=UU9-ZHskaC3azA-ChSLvvlfg
Bideoan ikusten den bezala amak dantza egiteko egurrezko azalera bat eskatzen zidan eta esan daiteke asko pentsatu izan dudala horretan proiektua egiterako orduan, beste eskakizun batzuetan baino askoz gehiago (adibidez lagun batek eskatzen zizkidan komunetan baino, bertan dagoeneko badaude eta).
Horrela modulazio bidezko proiektu bat egitea pentsatu nuen. Modulu bakoitza zelula independiente gisa tratatuko nuela argi neukan, hau da, bere gisa espazio funtzional bat izango zela, baina aldi berean ere beste modulo batzuekin elkartzeko aukera izango zuela ere argi nuen, espazio eta bereziki azalera handiago bat lortzeko (eta beraz bertan dantza egitea posible izateko).
Erabiliko nuen materiala ere oso argi neukan, egurra, hori baita dantza egiteko zorurik aproposena eta gainera material nahiko sosteniblea delako eta birziklagarria delako.
Arazoa hurrengoa zen: Nola lortu azalera erlatiboki handia eta aldi berean Alde Zaharreko kaletatik sartu ahal izatea garraio erraza ahalbidetzeko?
Hurrengo ideia otu zitzaidan: Demagun kaxa bat dugula, nxm metro karratutakoa eta s metro alturakoa. Paretak biratuz azalera berri bat lor genezake nxm azalera horren inguruan, jatorrizko azalera handiagotuz.
Ideia hori garatuz eta garatuz azkenean landu dudan proiektua horrela geratu da:
Proiektua
Erakutsi dudan bakoitzean beti galdera beti egin didate: eta hau, zertarako da? Erantzuna ez dakit. Edozein gauzatarako erabiltzeko posibilitatea izatea nahi nuen: dantza egiteko, merkatu bat montatzeko, elkarrizketak, lan tailerrak, margolanak egiteko, kontzerturen bat egiteko, taberna bat montatzeko.. Momentu, leku, kondizio eta okasio bakoitzera moldatzeko aukera duen proiektua egin nahi nuen, eta nere ustetan, ahal zen punturaino, lortu dudala uste dut.
Hala ere, oso ondo dakigunez, ustek beti erdi ustel.
Joseba Oteiza Arabaolaza
No hay comentarios:
Publicar un comentario