Zer da Arkitektura?
Ander Delgadok eta biok egindako lan honetan arkitektura zer den galderari erantzuteko eta ondoren erantsitako maketan irudikatzeko ahaleginak egin ditugu.
Maketa egiteko garaian alderantzikatutako piramide antzeko forma geometrikoa aukeratu dugu arkitekturaren aurpegi ezberdinak irudikatzeko. Hauetan alde zientifikoa, artistikoa eta sentimenduak bereizi ditugu. Esan beharra dago gure proiektuaren lehenengo aukera piramide bat egitea zela baina piramidearen aldeak puntu zehatz batean amaitzen dira eta, gure ustez, arkitektura hori baino konplexuagoa da. Hori dela eta piramideari buelta eman eta aldeak bereizi dizkiogu. Puntu sinple baterantz gindoazela uste genuen, baina konplexuagoa den zerbaitetara goaz, eta aniztasun hori ulertzean datza arkitektura.
Arkitektura konplexua da, baina ez dugu izaera horren beldurrik izan behar. Arkitekturak, piramideak bezala, aurpegi asko ditu, aspektu teknikoak, artistikoak, bizitza ulertzeko tresna bezala ere ulertu daiteke. Izan ere, arkitekturak sortzen dituen espazioek eragin zuzena izango dute gure bizitzeko, lan egiteko edo besteekin erlazionatzeko moduan.
Azken finean, arkitektura bizitzeko modu bat dela esan dezakegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario