jueves, 28 de febrero de 2013

PROIEKTUAK -- 4. ariketaren aurreprestakuntza

Atzo irakasleek lauhileko honetako 4. eta azkeneko ariketaren zenbait datu ezagutarazi zizkiguten. Esan ziguten azken ariketa hori Donostiako Trinitate Enparantzan egin beharreko proposamen mugikor bat egitean datzala eta beraz, taller integratuan trinitate plazaren azterketa egiten ari garenez, aprobetxatu eta lehen bait lehen plazako txoko bat aukeratzeko, non gure proposamena garatuko dugun.

Nik egia esan plaza horretan hainbat aukera ikusten ditut, baina bereziki, nire ustez erabilpen guztiz okerra duen elementurik garbiena garai batean bolatokia izan zena da. Badakigu Gancheguik bolatoki hori diseinatu eta proiektatu zuela, enparantzaren uniformetasuna eta bateratasuna lortzeko. Bolatoki hori jolas-gune bat zen, izenak dioen bezala, boloetan jolasteko, alegia.

Gaur egun ordez, Donostiako Udaletxeak erabilpen hobeago bat eman zitzaiokeela uste du, eta duela hainbat urte plazatik nahiko gertu dagoen eta jolas-tokirik ez duen eskola publiko bati eskaini zion bertan zenbait jarduera garatzeko. Horrela, bolatokia eskola publiko horretako umeentzarako aldagelak egiteko erabili zen. Nik ez nuen horren berririk eta lehengoan Maier Mugikarekin, ikaskide batekin, bertara zenbait medizio eta krokis egitera joan ginen eta bat batean gizon bat agertu eta bertara sartu zen. Biok poz-pozik, inoiz ez baikenuen bolatokiaren barnealdea ikusi, segidan joan ginen gizonari galdetzera ea baginen bolatokian sartu zenbait datu hartzera, noski pentsatuz hura Ganchegik egin bezala zirauela. A zer nolako sorpresa eraman genuen aldagelak ikusi genituenean! Pena eman zidan, egia esan, Gancheguik egindako bolatoki polita inoiz ez dudala ikusiko konturatu nintzanean.

Horregatik, Bolatoki horri bere identitate propioa berreskuratzeko nahia sortu zait, nahiz eta identitate berri hori Gancheguik eman zionarekin bat ez etorri. Trinitate plaza plaza ederra da, ondo bergiratu eta aztertu ez gero, eta gaur egungo egoera tamalgarritik ateratzeko proposamen on bat egiten saiatuko naiz, noski bolatokian.

Hemen Bolatokiaren neurri eta krokisak, Maier Mugikak eta nik hartuak:






No hay comentarios:

Publicar un comentario