Ane Otamendi
Donostian jaio zen eta lasarten
eta andoainen bizi izan zen 18 urte bete arte. Ordutik Gasteizen bizi da,
Gizarte Langintza Ikastetak egiten. Bizimodu arrunt bat du, edozein ikaslerena.
Gustukoa du intimitatea, neurri batean eta oso esku zabala da. Musika entzutea
gustatzen zaio eta baita irakurtzea ere. Erretzailea da.Marta Oteiza
Donostian jaio zen, 1994ko
apirilak 24an, eta beti bizi izan da andoainen. Gurasoak separatuta daude eta
astean zehar bien etxeetan egiten du lo. Bigarren Batxilergoan dago eta
dantzaria izan nahi du, ama bezala. Bizimodu arrunta du, eta gida baimena
duenez ahí duen bezala mugitzen da. Martak ere intimitatea gustukoa du,
behintzat bera eta bere anaia gela berdinean ez egotea gustatzen zaio. Gustukoa
du sofan botata egotea, telebista ikusten, telefonoarekin ibiltzea, eta baita
ere sukaldatzea. Horretaz gain etxetik ateratzen denean denbora handia pasatzen
du komunean apaintzen. Marta ere erretzailea da
.
Aitor Yantzi
Donostian jaio zen, 1994ko abenduak 11an. Bere gurasoak desaparatu
zirenetik bere amarekin bizi izan da, txikitatik, andoainen. Bigarren
Batxilergoan dago eta selektibitatea egin ostean karrera bat egiteko asmoa du.
Bizimodu lasai bat du, eskolara joan eta ez du beste ezer egiten, futbola utzi
zuenetik. Orain front-tenis entrenamendutara apuntatu behar omen da.
Elkarbizitzan zertsobait arraroa izateko itxura du aitorrek, bere maniak dituen
horietako bat. Hala ere esku zabala da. Gustuko du sofan egotea, musika
entzutea, bere txxakurrarekin jolastea… Erretzailea da.Joseba Oteiza
Donostian jaio zen, 1994ko apirilak 24an. Gurasoak separatu zirenetik
16 urte izan zituen harte bien etxeetan bizi zen, txandatan, baina Batxilergoa
hasi zenetik aitaren etxean pasatzen du denbora gehien, ama mendian bizi delako
eta goizean autobusa hartzeko erosoagoa delako aitaren etxean bizitzea,
Andoainen erdian. Arkitektura ikasketak hasi ditu eta denbora gehiena etxean
egoten da. Bere tarte libre eskaxetan lokalera edo tabernara joaten da
lagunekin egoteko. Intimitatea gustuko du, eta nahiz eta nahiko flexiblea izan
baditu bere maniak. Biolina jotzen du, irakurtzea gustoko du, sofan egotea,
dantza egitea, musika entzutea eta marraztea. Horretaz aparte, mahai nahiko
haundi bat behar du lanerako. Erretzailea da. Kokalekua
Aukeratu dudan kokalekua Belkoain mendian dago, Andoain
herritik 2km-ra edo. Donostiatik 15km-ra kokatzen da Andoain eta 15.000
biztanle ditu, Herri luzea da eta etxebizitzek mendiak ere hartzen dituzte.
Inguruko mendi magaletan baserri ugari ikus daitezke, eta baita golf klub bat
ere.
Nik autatutako lekua belkoaineko esplanada batean dago,
ia-ia mendi puntan. Mendiko asfaltozko biderik gertuena 50m-ra du, eta bide
horrek zuzenean eramaten du andoainera, eta donostirako autopistara. Gainera,
ez dago esplanadaren erdian, baizik eta esplanadaren ondoko txoko batean, eta
haizeetatik apur bat gordeagoa dago, baina esplanadatik ikusten diren bistetaz
aprobetsatuz.
Gainera 100-ra edo etxebizitza bat dagoenez ez litzateke
arazo handirik egongo ur eta elektrizitate instalakuntzarako. Gainera bertara
errez irits daiteke kotxez.
Informazio guzti hori modu eskematiko batean eta esku librez eginiko marrazki edota eskemekin errepresentatzea eskatu ziguten, benetan guztiaren funtsa ikus zezaten eta gure proiektua ikusteko era ahalik eta hobeen ulertzeko. Horrela geratu zen:















.jpg)
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario